EHUk oraindik ez du erabaki aurrez aurreko eskolak bukatutzat ematen dituen

EHUk oraindik ez du erabaki aurrez aurreko eskolak bukatutzat ematen dituen
2020/04/02 eta kitto!
Manuel Castells Unibertsitate ministroak erakunde akademikoen esku utzi du eskola presentzialak amaitutzat eman ala ez erabakitzea, gaur goizean hezkuntza arduradun autonomikoekin egindako bileran. Manuel Castellsek erkidegoei esan die ez zaiola egokia iruditzen aurrez aurreko eskolak egitea ikasturte honetan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak zalantzan jarri du hori, eta «unibertsitate autonomiaren» alde egin du. Euskadik eta erkidego gehienek online eskolekin jarraitzeko asmoa agertu dute, ikasgelan berriro eskolak emateko aukera  baztertu  gabe.  Andaluziako eta Nafarroako hamar bat unibertsitatek, berriz, amaitutzat eman dute aurrez aurreko ikasturtea.

Gerritek copia

EHUk adierazi du oraindik ez duela erabakirik hartu. Cristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua bihar batzartuko da EHUko, Mondragon Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko buruzagiekin, gaia aztertzeko.