Eibarko Udalak ‘GURASOAK MARTXAN’ programaren beste edizio bat jarri du abian

0    Hezkuntza 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko Udalak ‘GURASOAK MARTXAN’ programaren beste edizio bat jarri du abian
ETA KITTO 2021, Urr 19

Eibarko Udalaren Gizartekintza Sailak eta herriko guraso elkarteek hitzaldi ziklo berri bat antolatu dute ‘Gurasoak Martxan’ programaren barruan: Lehenengoa urrian izango da eta beste biak azaroan. Saioen helburua da seme-alaba nerabeak dituzten gurasoei haiekin duten komunikazioari buruzko prestakuntzarako eta gogoetarako gune bat eskaintzea, tresnak emanez arrisku-egoerak prebenitzeko. Hitzaldiak seme-alaba nerabeak dituzten gurasoei zuzenduta egongo dira, nagusiki; dena den, edozeinek parte hartu ahal izango du.

Nolanahi ere, parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea mezu elektroniko bat bidaliz gizartekintza@eibar.eus helbidera, edo ikastetxe bakoitzaren Guraso Elkartearen bidez.

Hitzaldiak:

Urriaren 26an
‘Disziplina positiboa eta limite/arauen adoste/ezarpena’

Azaroaren 9an
 ‘Identificación y manejo de las emociones en la adolescencia’

Azaroaren 23an
‘Sare sozialen erabilera egokiak sustatzea, arrisku egoerak murrizteko’

Hitzaldiak Portalean izango dira (lehen solairuan), 18:00etatik 19:30era, eta bai online bai modu presentzialean parte hartu ahalko da. Baikara kolektiboak emango ditu hitzaldiok.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »