UEUren Udako Ikastaroetan parte hartzen duten eibartarrek dirulaguntzak jasoko dituzte

UEUren Udako Ikastaroetan parte hartzen duten eibartarrek dirulaguntzak jasoko dituzte
2019/05/13 eta kitto!
Zabalik da UEUren 47. Udako Ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea. Aurten 30 ikastaro eta 6 jardunaldi eskainiko ditu UEUk, horietatik 18 Eibarren. Markeskua jauregian du egoitza UEUk eta bertan egingo dira Eibarko ekintza guztiak. Izen ematea UEUren webgunean egin daiteke (ikastaroa hasi baino astebete lehenagora arte) eta Eibarko Udalak dirulaguntza emango die ikastaroetan parte hartzen duten eibartarrei, matrikularen %50 hain zuzen ere. Pegoran egin daiteke dirulaguntzaren eskaera irailaren 27ra arte eta gutxienez %85eko asistentzia bete behar izango da laguntza jasotzeko.