Esatearen ederra: testu idatzietan oinarritzen diren ahozko jardunbideak lantzeko ikastaroa UEUn

Esatearen ederra: testu idatzietan oinarritzen diren ahozko jardunbideak lantzeko ikastaroa UEUn
2016/03/08 eta kitto!
Julia Marin izango da UEUk antolatu duen ikastaro honetako irakaslea. Gaur egun, gero eta ohikoagoak dira testu idatzietan oinarritzen diren ahozko jardunbideak. Halakoetan, hizlariak oso kontuan hartu beharra dauka entzuleak lehen kolpean ulertzeko moduan esan behar duela mezua. Profesionalek, oro har, nork bere aldetik landu ohi du testua, irizpiderik gabe, sen eta intuizio hutsean oinarriturik, eta horrek, sarritan, gaztelaniarekiko morrontza dakar berekin, baita jardun artifiziala ere. 18 orduko ikastaroa, ostegun arratsaldetan, UEUren egoitzan, Markeskoan. Apirilaren 7an hasiko da eta izena emateko epea zabalik dago.

Ikastaro honetan testu idatziak ahots gora irakurtzen ikasiko dira. Horretarako, ahoskera-arauak abiapuntutzat hartu eta euskara naturala bermatzen duten prosodia-gaiak jorratuko dira. Irakasleen kasuan, ikasitakoa ikasgelan berehala aplikatzen hasteko aukera izango dute hiru maila ezberdinetan: irakasleak testu-liburuetako zein bestelako testuak ikasleen aurrean irakurtzean, ikasleen ahots gorako jardunak zuzentzean eta ikasleei ahoskeraren inguruko jarraibideak ematerakoan.

Ikastaroaren helburuak:

- Gure egiteko eraren inguruan nork bere buruaren diagnostikoa egitea.

- Irakurketa bizia eta euskal doinuaren araberakoa egiten ikastea.

- Komunikazio-gaitasuna hobetzeko baliabideak eskuratzea.

- Beldur eszenikoari aurre egiteko estrategiak eskuratzea.

 

Informazio gehiago eta ikastaroan izena emateko.