Juan San Martin liburutegiak frantsesa praktikatzeko bilerak hartuko ditu astero, 19:00etatik 20:30era, Michel Rocafortek dinamizatuta. Bertan parte hartu ahal izateko, gutxieneko elkarrizketa-maila B1 izan behar da eta formulario bat bete behar da urriaren 30a baino lehen.
Saioak azaroaren 3an hasiko dira eta azkena ekainaren 15ean egingo da.
Hauek dira jardueraren helburuak:
– Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea
– Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea
– Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea
– Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea
– Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian
– Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia
– Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.