Gabonetarako apaingarri ederrak egin dituzte Eibar BHI-ko ZIG gelako ikasleek

0    Hezkuntza 
ETA KITTO ETA KITTO
Gabonetarako apaingarri ederrak egin dituzte Eibar BHI-ko ZIG gelako ikasleek
ETA KITTO 2020, Abe 28

Pandemia dela eta, oso ikasturte hasiera gogorra izan dute ikasleek, oro har, eta are gogorragoa egin zaie Eibar BHI-ko Zeregin Ikaskuntzako Gelako (ZIG) ikasleei. Bertako irakasleak adierazi digunez, “martxoko itxialdiak denoi kalte handia egin badigu, ikasle hauei egindako kaltea are handiagoa izango da. Hala ere, indar haundiarekin etorri ziren eskolara bueltan eta artista ederrak direla argi laga digute berriz ere”. Aurretik ere erakutsi ziguten era guztietako eskulanekin ondo baino hobeto moldatzen direla eta ikusi orain nolako apaingarriak egin dituzten Gabonetarako.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »