Gaur hasiko dira gurasoei zuzendutako hitzaldiak “Gurasoak martxan” programaren baitan

0    Hezkuntza 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaur hasiko dira gurasoei zuzendutako hitzaldiak “Gurasoak martxan” programaren baitan
ETA KITTO 2022, oct 25

Eibarko Udaleko Gizartekintza arloak eta herriko guraso elkarteek aurten ere hitzaldi ziklo berri bat antolatu dute urria eta azaroa bitartean Portalean, “Gurasoak Martxan” programaren barruan. Jarduera honetan parte hartzeko, derrigorrezkoa da izena ematea, bai Gizartekintzan bertan gizartekintza@eibar.eus helbidean, bai ikastetxeko Guraso Elkartearen bidez.

Formazioa eskaintzeaz gain, jarduera hauen helburua seme-alababekiko komunikazioaren gainean gogoeta egitea da. Hitzaldiak Portaleako Aretoan izango dira, urriaren 25etik azaroaren 23ra bitartean, 18:00retatik 19:30etara.  Online parte hartzeko aukera ere egongo da.

Hitzaldiak:

Urriak 25-26: “Entendiendo las conductas de nuestras/os hijas/os”
Azaroak 8-9: “Como hablar con nuestras/os hijas/os y como escucharles”
Azaroak 22-23: “Seme-alabak pantailetatik haratago” Euskaraz

Hitzaldi hauek BAIKARAk emango ditu. Hitzaldiak batez ere gurasoentzat izango dira, seme alaben eskola-adinaren arabera, nahiz eta parte hartzea librea izan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »