Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasle bi Bostongo Massachussett Institute of Techonology-n daude

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasle bi Bostongo Massachussett Institute of Techonology-n daude
2019/05/28 eta kitto!
Olatz Martinez eta Idoia Ruiz de Apodaca UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko ataleko Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko ikasleak Bostongo Massachussett Institute of Techonology-n (MIT) daude, hilabete t'erdiko egonaldia egiten MISTI MIT-Spain Inditex Sustainability Seed Fund programaren barnean. Programa horren helburua ehungintza sektorearen jasangarritasuna ikertzea da. Horretarako, Unibertsitate arteko ikasle-irakasleen arteko mugikortasuna finantzatzen du. Proiektu horretan, praka bakeroen higatzeko prozesuan erabiltzen diren materialak aztertzen ari dira: “Silikarentzat ordezko materialak bilatu, aztertu eta ebaluatu egin dira, beti ere material berrien iturria, jasangarritasuna, osasuna eta prozesuen inpaktuak kontuan hartuz, alderdi energetikoa bereziki nabarmenduz”. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasleak UPV/EHUko GMT- 'Materialak+Teknologiak' ikerketa-taldean ordezko materialen efizientzia frogatu ondoren, MITen ari dira material ordezkapenak praken bizi-zikloan duen eragina aztertzen.

UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Eibarren, proiektua Cristina Peña eta Juan Luis Osa irakasleek zuzentzen dute; MITen, aldiz, Elsa Olivetti irakaslea da bertako arduraduna. Aurreko urtean aipatutako ikastegian izan zen MITeko Megan Dielh ikaslea proiektuko egonaldi osagarria egiten. Proiektuan Koopera fundazioak (Mungia), Washedcolors eta Sepol enpresek (Portugal), eta La Mejillonera-k (Donostia) parte hartzen dute.