Herri Unibertsitatea egingo da datorren astean lau hitzaldirekin

Herri Unibertsitatea egingo da datorren astean lau hitzaldirekin
2022/02/14 eta kitto!
Herri Unibertsitate Nazional egingo da aste honetan eta hurrengoan Euskal Herriko kanpus ezberdinetan. Eibarren, hilaren 22, 23 eta 24an egingo dira ekintzak, Hezkuntza Esparruan.

Otsailaren 22an, Eibarko egitarauarekin hasteko, Gazte Koordinadora Sozialistako bi militantek ‘Covid ziurtagiriak areagotutako kontrol soziala’ izeneko hitzaldia eskainiko dute, 17:00etan, Hezkuntza Esparruko San Andres aretoan (hitzaldi guztiak bertan egingo dira).

Hurrengo egunean, hilaren 23an, bi hitzaldi egingo dira. Lehena, 12:30ean, ‘Energia berdeen eta teknologiaren mamua’ izenekoa, gazteleraz, Julen Mailharinen eskutik: eta bigarrena, 17:00etan, ‘Etxebizitzaren problematika lantzen’ deiturikoa, Eibarko etxebizitza asanbladak eskainia.

Otsailaren 24an, egitarauarekin amaitzeko, 12:30ean ‘Krisi ekologikoaren auzia gaur egun, jatorria eta etorkizuna’ izeneko hitzaldia eskainiko du Mikel Izurietak. Gero, 14:30ean, bertso bazkaria egingo da unibertsitateko egoitzan (tiketak salgai 6 eurotan, hitzaldietan bertan).

eibarko herri unibertsitatea 2022