Ikasleek ekoizpen eta kontsumo jasangarriaren inguruko gaiak landu dituzte Agenda 21 proiektuan

0    Hezkuntza 
ETA KITTO ETA KITTO
Ikasleek ekoizpen eta kontsumo jasangarriaren inguruko gaiak landu dituzte Agenda 21 proiektuan
ETA KITTO 2020, Eka 09

Koronabirusak eragindako egoerak ohiko jarduna moldatu duenez, Udaleko ordezkariek bideo bitartez erantzun diete ikasleek egindako eskaera eta proposamenei. Aurtengo ikasturtean ekoizpen eta kontsumo jasangarriaren gaia landu dute aurten Agenda 21 proiektuaren barruan eta ikasleek honako proposamenak landu dituzte: bertoko ekoizleen produktuak eta produktu ekologikoak denda edo komertzio guztietara iristeko erraztasunak eta diru-laguntzak ipintzea; lursail publikoetan herri-baratzeen alokairu-sistema antolatzea eta frutarbolen eta hazi zaharren erabilpena sustatzea herritarren eta eskoletako ortuetan; kaleak garbitzeko eta sailkapen-paperontziak ondo kudeatzeko langile gehiago ipintzea; guztion artean kontsumoa jaisteko kanpaina bat hastea (pegatina batzuk sortu, argia kendu, ur gutxi erabili…).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »