Ikasleekin bullyingaren gaia lantzeko jarduera antolatu dute Udalak eta Liburutegiak

0    Hezkuntza 
ETA KITTO ETA KITTO
Ikasleekin bullyingaren gaia lantzeko jarduera antolatu dute Udalak eta Liburutegiak
ETA KITTO 2020, Ira 28

Udalak onartutako Haur, Nerabe eta Familien I. Planaren (2018-21) ekintzen barruan, bullyingaren aurkako sentsibilizazioa lantzeko jarduera antolatu dute Udaleko Haurrak, Nerabeak eta Familia arloak eta Udal Liburutegiak elkarlanean. Azaldu dutenez, “bullyingari dagokionez, ezinbestekoa da ikastetxeen inplikazioa. Horregatik, ikasleei zuzendutako ekintzak proposatu dira. Helduoi zaila zaigun edo sozialki tabutzat jotzen den gai bati ekiteko tresna gisa balio duen ipuin bat erabiliko da oinarri modura. Ipuinetik abiatuta, erakusketa bat sortzen da eta, horren bidez, hainbat jarduera egingo dira”.

Hori guztia lantzeko aukeratu duten liburua Gregie de Maeyerrek idatzi eta Koen Vanmechelenek ilustratu duen “Juul” da. Bertatik abiatuta irainak, isekak, umiliazioak…moduko gaiak, hau da, bullyinga osatzen duten elementuak landuko dituzte.

Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzenduta dauden saioen dinamizatzailea Natalie Hickey izango da eta saio bakoitzak ordu eta erdiko iraupena izango du. Saioak, COVID-19 dela eta, ezarritako osasun neurriak betez egingo dira eta, beraz, saio bakoitzeko gela bat hartuko dute. Erakusketa, berriz urriaren 1etik 22ra bitartean egongo da ikusgai, Juan San Martin Liburutegian.

Interesa duten ikastetxeek Liburutegiarekin (Eva Alberdi, goizez – Maider Pagei, arratsaldez) harremanetan jarri beharko dira, emailez (liburutegia@eibar.eus) edo telefonoz (943 70 84 37), egutegia osatzen joateko helburuarekin. Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero HEMEN BEGIRATU.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »