Irailaren 17an amaituko da matrikulazio epea Eibarko Hizkuntza Eskolan

Irailaren 17an amaituko da matrikulazio epea Eibarko Hizkuntza Eskolan
2021/09/09 08:46
eta kitto!
Zabalik dago matrikulazio epea Eibarko Hizkuntza Eskolan. Epea irailaren 1ean zabaldu zen eta 17ra arte egongo da zabalik. Adi datarekin, paparezko ...eta kitto!-n agertzen dena ez baita zuzena.

Eibarko Hizkuntz Eskola Ofiziala  Otaola 29an kokatuta dago, Hezkuntza Esparruko Jaizkibel eraikinean, eta  euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana  ematen dira. Ikasle ofizialak astean bi aldiz joaten dira klasera, baina “ikastaro erdipresentzialak” deitutakoak ere badaude hizkuntza guztietan. Astean behin joaten dira horiek eta gainerakoa euren etxean on line egiten dute. 14 urtetik gorakoek frantsesa eta alemana ikas dezakete, eta 16 urtetik gorakoak edozein hizkuntzatan matrikulatu daitezke.


Matrikulazio on-line egin beharko da ondorengo webgunean: www.eoieibarheo.hezkuntza.net, IKASGUNEA plataformaren bitartez).  Ikasturte osoaren prezioa 72,36 eurokoa da.

Informazio gehiago: 943 89 92 75 / eoieibarheo@gmail.com