KZguneko maiatzeko ikastaroak prest daude

KZguneko maiatzeko ikastaroak prest daude
2022/04/20 eta kitto!
MAIATZEKO ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago Eibarko KZgunean. Izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte:
- KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943 02 36 37).
- Telefonoz deitu (943 02 36 37). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
-  web orrian (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea)
Formakuntza batetan webgunearen bidez izena eman

Eibarko KZgunea Portalea Kultur EtxeaN (Bista Eder, 10, 2ª solairua) kokatuta dago. Astelehenetik ostiralera dago irekia, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Informazio gehiagorako,  ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke estekan honeTan klik eginez: https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak