Aukera desberdinak KZguneko maiatzeko ikastaroetan izena emateko

Aukera desberdinak KZguneko maiatzeko ikastaroetan izena emateko
2023/05/03 eta kitto!
Eibarko KZguneko maiatzeko planifikazioen eskaintza prest dago. Bertan ematen dituzten ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte: KZgunera joan daitezke (aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da nahitaez, 943 02 36 37 telefono zenbakira deituta edo Internet bidez, www.kzgunea.eus helbidean); telefonoz deitu  (izena telefonoz emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da; edo web orrian (www.kzgunea.eus) ere eman daiteke izena (kasu honetan ere derrigorrezkoa da erabiltzailea izatea).

Formakuntzarako zein ikastaroetan dagoen eskaintza guztia Interneten kontsultatu daiteke, KZgunearen web orrian sartuta. Eibarko KZgunea Portalea kultur etxeko 2. solairuan dago eta astelehenetik barixakura zabaltzen dute, egunero, 09:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara.