Lehen Hezkuntzako ikasleei koronabirusa saihesten irakasteko doako tailerra eskaintzen du DYA elkarteak

Lehen Hezkuntzako ikasleei koronabirusa saihesten irakasteko doako tailerra eskaintzen du DYA elkarteak
2021/04/15 eta kitto!
DYAk tailer berri bat jarri du martxan Lehen Hezkuntza osorako, koronabirusari nola aurre egin azaltzeko. Oso tailer praktikoa eta audiobisuala sortu dute eta bertan, banakako jolasen, bideoen eta irudien bidez, birusaren kutsadura saihesteko zer egin behar duten eta zer ez ikasiko dute haurrek. Jarduerak ordu eta erdiko iraupena du, euskeraz edo gaztelaniaz eskaintzen dute, eta ikasgela berean egingo litzateke, ezarritako segurtasun-neurri guztiekin, ikastetxeari hobekien datozkion egun eta ordutegietan.
Tailerra guztiz doakoa da, proiektu honetan laguntzen duen Kutxa Fundazioari esker.
Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, 943 46 46 22 telefonora deitu edo irakaskuntza@DYAgipuzkoa.com helbidera mezua idatzi behar da.