Nerabeen gurasoei zuzendutako "Sare sozialen erabilera desegokien arriskuak" hitzaldia emango dute bihar

Nerabeen gurasoei zuzendutako "Sare sozialen erabilera desegokien arriskuak" hitzaldia emango dute bihar
2022/01/17 11:50
eta kitto!
Gurasoak Martxan egitasmoaren baitan, bihar 18:00etatik 19:30era bitartean “Sare sozialen erabilera desegokien arriskuak” izenburuko hitzaldia emango dute Portalean (2. pisuan). Baikarak emango du, euskeraz, eta seme-alabak 6. mailan dauzkaten gurasoei zuzendutako saioa izango da.

Presentzialki edo telematikoki parte hartu ahalko da eta izena emateko ikastetxe bakoitzeko Guraso Elkarteari bidali ahal zaizkio datuak edo, bestela, gizartekintza@eibar.eus helbidera idatzi daiteke (gaur da azken eguna). On line parte hartzea aukeratzen dutenei, egunean bertan bidaliko diete sartu behar diren esteka.