Oraindik ere lekua dago Nere Mendizabal pedagogoak zuzentzen duen Guraso Eskolan parte hartzeko

Oraindik ere lekua dago Nere Mendizabal pedagogoak zuzentzen duen Guraso Eskolan parte hartzeko
2020/10/21 eta kitto!
Oraindik lekua gelditzen da Nerea Mendizabal pedagogoak zuzentzen duen Guraso Eskolan parte hartzeko. Saioak hilean behin izaten dira (urriak 20, azaroak17, abenduak 15, urtarrilak 19, otsailak 9, martxoak 16, apirilak 20, maiatzak 18 eta ekainak 15. Bi orduko saioak izaten dira (17:30etik 19:30era), eta Ipuruako Merkatu plazan  egiten dira. Urte osoko kuota 161€koa da. Interesa izanez gero ipuruamerkatuplaza@gmail.com helbidera idatzi daiteke, edo  Whatsappa bidali 657 49 03 01  zenbakira.

Ariketa praktikoen bidez gurasoek horrelako galderei erantzuteko modua aurkituko dute: Nola lagundu gure seme-alabei pixkanaka autonomia eta arrakastaren bidea aurkitzen? Nola esan benetan entzuteko? Zein limite jarri? Zer da autoritatea? Nola lagundu? Zergatik eta nola entzun? Nola konpondu arazoak inork sufritu gabe? Nola egiin zu errespetatua izateko eta aldi berean haurra errespetatuz?...