Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoa antolatu du zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Gabonetako oporretan izango da. Aurre-matrikula egiteko epea gaur, abenduak 12, zabalduko da, eta 20ra arte egongo da izena emateko aukera. Tailerra Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat eta DBH-ko 1. eta 2. mailakoentzat izango da.
ROBOTIKA eraikin adimenduna
JAZINTO OLABEKO LUDOTEKAN
INDIANOKUA GAZTELEKUAN
Informazio gehiago HEMEN daukazue.