Robotika tailerrak abuztuan eta irailean egingo dira

Robotika tailerrak abuztuan eta irailean egingo dira
2021/07/21 eta kitto!
Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoa antolatu du zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Tailerra abuztuaren 30etik irailaren 3ra egingo da, talde bitan: LH 3. eta 4. mailakoentzat 09:30etik 11:30era eta LH 5. eta 6. mailakoentzat 12:00etatik 14:00etara.

Aurrematrikula epearen barruan egin duten haur guztiak onartuak izan dira eta behinbetiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean.