Robotika tailerrak antolatu dituzte LH-ko ikasleentzat

Robotika tailerrak antolatu dituzte LH-ko ikasleentzat
2021/07/06 eta kitto!


Eibarko Udalak robotikan inguruko tailer teknologikoa antolatu du zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Aurre-matrikula egiteko epea 2021eko uztailaren 12tik 19ra bitartean egongo da zabalik. Tailerrak Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta egongo dira.

Tailerrak Indianokua gaztelekuan burutuko dira (euskaraz):




ROBOTIKA: LH 3. ETA 4. MAILAKOENTZAT:
Abuztuak 30, 31, irailak 1, 2 eta 3. Ordutegia: 09:30etatik 11:30etara.


ROBOTIKA: LH 5. ETA 6. MAILAKOENTZAT:
Abuztuak 30, 31, irailak 1, 2 eta 3. Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara


Ikastaroaren prezioa:
Eibarren erroldatutakoak 20€
Eibarren erroldatuta ez daudenak 40€


Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:
https://formularioak.eibar.eus/eu/robotika2021-02



Oinarriak eta informazio gehigarria kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.