Tableta nola erabili ikasteko bi orduko tailerra emango dute Untzagako jubilatu etxean

Tableta nola erabili ikasteko bi orduko tailerra emango dute Untzagako jubilatu etxean
2022/09/15 eta kitto!
Untzagako jubilatu etxeak, Eibar-Ermua Gurutze Gorriarekin elkarlanean, nagusientzat tablet ikastaroa antolatu du. Kurtsoa bi ordukoa izango da eta bi egunetan emango dituzte klaseak: martitzenean (irailak 20) eta eguenean (irailak 22), egun bietan 10:00etatik 12:00etara, Untzagako jubilatu etxeko gela polibalentean. Ahal dela, bakoitzak bere tableta eramatea komeni da. Hala ere, norbaitek kurtsoa egiteko interesa badu eta ez badauka tabletik, ikastaroa egiteko bat laga dakioke. Izena emateko jubilatu etxeko bulegora joan daiteke edo, bestela, 943203320/665847446 telefono zenbakira deitu. Ikasturte honetako lehen tailerra izango da hau, eta aurrerago beste batzuk eskainiko dituztela aurreratu dute, besteak beste telefono mugikorraren ingurukoren bat.