Udako Euskal Unibertsitateak udazkenerako antolatu dituen ikastaroetarako matrikula zabalik dago

Udako Euskal Unibertsitateak udazkenerako antolatu dituen ikastaroetarako matrikula zabalik dago
2021/09/14 eta kitto!
Udako Euskal Unibertsitateak 16 ikastaro prestatu ditu udazken honetarako, online, Eibarren eta Iruñean. Ikastaro guztiak euskaraz izango dira, edozeinek har dezake parte eta matrikula dagoeneko zabalik dago, Interneten (www.ueu.eus/ikasi/ikastaroak).

Online bidez eskainiko diren zortzi ikastaroak hauek dira: “Sexu-hezkuntza lantzen haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan” (irailak 27), “Matematikak eskuratzeko zailtasunak: Diskalkulia” (irailak 27), “Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: produktibitatea hobetezeko metodoen oinarriak eta tresna digital lagungarriak” (irailak 28), “Eginen al dugu euskara ez sexista?” (irailak 28), “Proiektu bidezko metodologiak” (irailak 29), “Ikastetxeko espazioen erabileraren eta antolamenduaren azterketa genero ikuspegitik” (urriak 4), “Ikusmira aldatzeko feminismotik zelatan” (urriak 4) eta “Nola hobetu komunikazioa online bileretan” (urriak 4). Horiez gain, beste hiru Eibarren bertan, Markeskuan egingo dira: “Bizipen tailerrak. Helduentzako psikomotrizitatea” (urriak 2), “Segurtasuna sarean” (urriak 9) eta “Emakume sexualitatea. Barneko kantua entzuten” (azaroak 6). Eta, eskaintza biribiltzeko, Iruñean “Bizitzaren amaieran arreta” (urriak 2) izenburukoa egingo da.