Uni Encounter topaketaren inguruko balorazio positiboa egin dute antolatzaileek

Uni Encounter topaketaren inguruko balorazio positiboa egin dute antolatzaileek
2021/03/31 eta kitto!
Martxoan egin den Uni Encounter ekitaldiaren 17. edizioaren balorazio oso positiboa egin dute antolatzaileek, “ez bakarrik gaur egungo pandemia-testuinguruan egin delako, baizik eta, oro har, bertaratzea ezinezkoa izan arren, kalitatean aurrera egin eta parte-hartzaile eta ikusle asko izan dituelako”.

Teknologia berrien dibulgaziora zuzendutako Uni Encounter ekimena Uni Eibar-Ermuak antolatu du, Eibarko Udalaren laguntzarekin, eta eskaini diren jarduerek izaera dibulgatibo eta teknikoa izan dute funtsean. Hala ere, horiekin batera jarduera ludikoak, informatika eta zibersegurtasun arloko adituen hitzaldiak, tailer praktikoak eta sareko jolasen lehiaketak egin dira, besteak beste.

Ekimena aurrera eramateko, Discord erako zerbitzari bat garatu eta egokitu zen, eta hori izan zen ‘Uni Encounter’ edizio honetan topagunea. Esan dute nez, “martxoaren 12an 160 parte-hartzaile zituen. Twitch-eko parte-hartze mailak aurreikuspen guztiak hautsi zituen: 1.500 bisualizazio izan ziren zuzenean, alegia, ekimena egin zen astean Uniencounterreko webguneak izan zituen bisiten kopuru bera”. Ekitaldian antolatutako lehiaketa birtualei dagokienez, 123 pertsonak hartu zuten parte.

'Uni Encounter'en edizio honetako antolatzaileen iritziz, “Ez dago esan beharrik aurtengo jardunaldiak egiteko modua bizi dugun egoerak baldintzatuta egon dela, baina argi  geratu da tradizionalki egin diren jarduerek, hala nola konpetizioek eta ideien lehiaketek, trakzio handia izaten jarraitzen dutel. Laguntza digitalerako programa batera egindako jauzia ere oso modu positiboan baloratu da”.