Zortzigarrenez ipini dute martxan Hazilan programa, zazpi partaiderekin

0    Hezkuntza 
ETA KITTO ETA KITTO
Zortzigarrenez ipini dute martxan Hazilan programa, zazpi partaiderekin
ETA KITTO 2020, Urr 29

Debegesa garapen agentziak zortzigarrenez abiatu du Hazilan programa. Debabarrenean enplegua sustatzea helburu duen egitasmoaren edizio honetan langabezian dauden zazpi partaidek (25 eta 44 urte bitartekoak) osatzen dute taldea. Arduradunek azaldu dutenez, “sektore desberdinetatik datoz, hala nola, ingeniaritza, enpresen kudeaketa, robotika edota filosofia, besteak beste. Edizio berezi honetan klaseak online eta presentzialak izango dira eta protokolo guztiak mantenduko dira ikasle eta irakaslearen segurtasuna bermatzeko”.

Azarora bitartean arituko dira formakuntza jasotzen, laneratzea errazteko asmoz: “Batetik, konpetentzia pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasotzen dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez eta, bestetik, proiektuen kudeaketa arloko ezagutza eta trebezia lantzen dute metodologia berritzaileen bitartez”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »