Alfako eskola izandakoa eraisteko beharrak hasi dituzte

Alfako eskola izandakoa eraisteko beharrak hasi dituzte
ETA KITTO 2021, Uzt 06

Martxoaren amaiera aldera Udalak iragarri zuen bezala, hasi dira Alfa ikastetxea hartu zuen eraikina behera botatzeko lanak. Eraikina Hezkuntza Sailarena da eta, urteetan erabili barik egon eta gero, “eraikinaren utzikeria eta zikinkeria egoera nabaria” zela eta, zerbait egiteko eskaera egin zuen alkateak Udalaren izenean. Kezka horren berri izan zuenean, Amaia Urzelay  Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkariak alkateari deitu zion, Hezkuntza Sailak Alfako eskola zaharraren eraikina laster botako zuela esateko eta egunotan hasi dituzte horretarako lanak.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »