AP-8 autobideak Eibar zeharkatzen duen zatian zarataren kontrako pantallak jartzea eskatu dute berriz ere

AP-8 autobideak Eibar zeharkatzen duen zatian zarataren kontrako pantallak jartzea eskatu dute berriz ere
2021/05/13 eta kitto!
Eibartik igarotzen den AP-8 autobidearen ibilbide osoan zarataren kontrako eta segurtasunerako panelak jar ditzatela eskatu zuen berriz Jon Iraola alkateak, asmo horrekin Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuarekin atzo Donostian egindako bileran. Oiarbideri aurretik ere, martxoan helarazi zitzaion eskaera berbera, gutun bitartez eta, atzoko bileran esandakoaren arabera, aipatutako bide-zatiaren arazo akustikoa behar bezala aztertzeko konpromisoa hartu du diputatuak, baita horrenbeste urtetan inguruan bizi direnak kaltetzen dituen zaratarekin dagoen arazoa arintzeko neurriak zeintzuk izan litezkeen aztertzekoa ere.