AP-8 autobidean zarataren aurkako panelak jartzeko eskatu du Udalak

AP-8 autobidean zarataren aurkako panelak jartzeko eskatu du Udalak
2021/03/25 14:02
eta kitto!
Eibarko Udalak prentsa-ohar baten bitartez jakinarazi duenez, Jon Iraola alkateak AP-8 autobidean zarataren aurkako segurtasun-panelak jartzeko eskatu dio Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura diputatuari.

Alkatearen berbetan, eibartarrak arduratuta daude panel hauen faltagatik. “Hamar urte daramatzagu panelak eskatzen eta Ubitxako biaduktua egin zutenean bakarrik onartu zuten partzialki”, bere berbetan.

Alkatearen ustez beharrezkoa da AP-8 autobidean segurtasun-neurriak hartzea Txonta auzora objekturik ez erortzeko eta, modu horretan, hiritarren segurtasuna eta ongizatea, “batzuetan kaltetuak izan direlako”.