Bihar (astelehena, hilak 14) goizeko 08:00etan zabalduko dute errepidea Errebalen, uda honetan kale hori berrurbanizatzeko beharrak amaitu dituzte eta. Hala jakinarazi du Udalak eta, azaldutakoaren arabera, “ibilgailuak normaltasun osoz zirkulatu ahal izango dira Errebal, San Agustin eta Bidebarrieta kaleetatik”.
#eibarkoudala#Errebal#lanak#obrak#trafikoa
Gaiarekin zerikusia duten albisteak