Astelehenean berrezarriko dute TAO zerbitzua eta oinezkoentzat ordutegiak aldatuko dituzte

Astelehenean berrezarriko dute TAO zerbitzua eta oinezkoentzat ordutegiak aldatuko dituzte
2020/06/04 eta kitto!
Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, astelehenean (ekainak 8) TAO zerbitzua berrezarriko dute. Horrez gain, asteburu honetan Toribio Etxebarria, Julian Etxeberria eta Zuloagatarren kaleak itxita egongo direla gogorarazi nahi dute. Toribio Etxebarria kalea barixakuan, 13:00ean itxiko dute eta Julian Etxeberria eta Zuloagatarren kaleak, berriz, bihar 15:00etatik aurrera itxiko dituzte. Aipatutako kaleak astelehenera arte oinezkoentzat egokituta egongo dira eta, beraz, ez dira trafikoarentzat zabalduko (zapatuan ere ez).

Bestalde, astelehenean, TAO zerbitzua hastearekin batera, oinezkoentzat ordutegiak aldatuko dituzte aipatutako kale horietan: goizeko 07:45etik 12:00etara zabalduko dituzte trafikoarentzat eta bertan aparkatuta dauden ibilgailuak 13:00ak arte irten ahal izango dira.