Astelehenetik aurrera Estaziño kalera ematen duen N-634 errepidearen sarbidea itxita egongo da

Astelehenetik aurrera Estaziño kalera ematen duen N-634 errepidearen sarbidea itxita egongo da
2012/05/03 eta kitto!

Euskal Trenbide Sareak-ek gaur bertan aditzera eman duenez, maiatzaren 7an (astelehenean) hasi eta 28ra bitartean, Estaziño kaleko tren geltokian beharrean jardungo dabela-eta, aipatutako egunetan eta egin beharrekoak amaitu bitartean Estaziño kalera ematen duen N-634 errepidearen sarbidea itxita egongo da. Enpresak aldez aurretik barkamena eskatu nahi die herritarrei, beharrekin lotuta jasan ditzaketen eragozpenengatik.