Atzo hasi ziren Errebal kaletik Arikitzako bidegurutzerainoko urbanizazio-lanak

Atzo hasi ziren Errebal kaletik Arikitzako bidegurutzerainoko urbanizazio-lanak
2021/05/11 eta kitto!
Atzo, astelehena, hasi ziren Errebal kalea berrurbanizatzeko lanak, Ibarkurutzeko iturriaren plazatxotik Airikitzako bidegurutzeraino. Azken hilabeteetan Errebal eta Ibarkurutze kaleetan egin diren lanek osatu egingo dute Errebal Plazaren eraikin berriaren inguruaren hobekuntza.



Obrek 133.652 euroko aurrekontua dute, eta Construcciones Otegi Gaztañaga enpresak egingo ditu. Lanen iraupena bi hilabetekoa izango dela aureikusten dute. Jarduera honetan Ibarkurutzeko plazatxotik Arikitzanerainoko zatia birzolatuko da, eta saneamendu- eta ur-hornidura sareak berriztuko dira.

Aurreikusitako obrek hainbat eratara eragingo diete ibilgailuen trafikoari eta oinezkoen zirkulazioari.  Obrek espaloiei eragingo diete, eta momentu batzuetan galtzada okupatu beharko da oinezkoen igarobidea bermatzeko eta etxebizitzetara eta lokal komertzialetara sartzeko.

Gainera, zerbitzuak berritzeko fase batzuetan, mugatu egingo da ibilgailu astunen trafikoa, bai eta zamalanak ere. Trafiko arina Bittor Sarasketa eta Estaziño kaleetatik desbideratuko da. Asfaltatze-lanetarako, seguru asko ibilgailuen trafikoa moztu beharko da.

Aldaketa horiek guztiak aldez aurretik jakinaraziko direla azaldu du Eibarko Udalak.

Ibarkurutze2