Bidebarrieta kalearen atzealdeko etxe bat erausten hasi dira

Bidebarrieta kalearen atzealdeko etxe bat erausten hasi dira
ETA KITTO 2021, Eka 07

Arane eta Bidebarrieta kaleen artean dagoen etxeetako bat eraisteko lanak hasi dituzte. Botatzen diharduten etxea Aurrera eraikinaren aldamenean dago, Carrocerias Rojo garajearen atzealdean, eta aspaldi ez zen inor bertan bizi. Hala ere, etxea oso zaharra zen eta, edozein egunetan bertan behera eroriko zela bazirudien ere, eraisketa lanak hasi eta “ez da horren erraz jausten”, lanak ikusten egon direnen arabera. Fatxadaren zati bat eraitsi eta gero, paretik begiratuz gero errez ikus daitezke etxe barruan lagatako altzari eta beste hainbat gauza.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »