Bihar eguerdian inauguratuko dituzte J.A. Mogeleko eskailera mekanikoak

Bihar eguerdian inauguratuko dituzte J.A. Mogeleko eskailera mekanikoak
2012/03/30 eta kitto!

Zapatu eguerdian inauguratuko dituzte Juan Antonio Mogel auzoko eskailera mekanikoak Miguel de los Toyos alkateak eta beste hainbat agintarik. Jarraian, lanen ardura izan duen Amenabar enpresaren eskutik, salda eta txorizoa banatuko dituzte doan jende guztiarentzat. Aizarnako parkean (Sostoatarren, 12).