Bittor Sarasketa kalea itxita egongo da gaur, asfaltatze-lanak egin ahal izateko

Bittor Sarasketa kalea itxita egongo da gaur, asfaltatze-lanak egin ahal izateko
ETA KITTO 2023, Urt 23

Gaur hasiko dira Bittor Sarasketa kaleko 2. zenbakitik Estaziño kaleko bidegurutzera bitarteko bide-zatia asfaltatzeko lanak egiten. Hori dela eta, kalea itxita egongo da. Baldintza klimatologikoek ahalbidetzen badute, obra hau egun bakar batean, hau da, gaurko egunean zehar egingo da, eta, ondorioz, kalea egunean bertan zabalduko dute berriz, asfaltatze-lanak amaitu bezain laster.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »