Brontzezko eskultura berria ipini dute Eibarko Bizikleta Plazan

Brontzezko eskultura berria ipini dute Eibarko Bizikleta Plazan
ETA KITTO 2021, Mai 14

Gaur eguerdian inauguratu dute aurrerantzean Eibarko Bizikleta Plaza apaintzen egongo den brontzezko eskultura berria. Bizikleta gainean dagoen neska baten irudia da, Alfa Arten egindakoa, eta plazaren alboetako batean ipini dute, hain zuzen ere plazaren izena duen plakaren azpian. Ekitaldian Udaleko alderdi guztietako ordezkariak egon dira, Eibarko Txirrindularien Elkarteko ordezkariekin batera. Jon Iraola alkatearen berbetan, “Alfa Arten egindako eskultura hau Eibarko Bizikleta Plazan ipintzeko oso aproposa iruditu zitzaigun. Horrez gain, emakume eta gizonen arteko berdintasuna irudikatzen du”. Inauguraziorako aukeratu duten eguna ere oso aproposa dela gaineratu du, “domekan Emakumezkoen Eibarko Hiria Sari Nagusiaren hirugarren edizioa jokatuko da eta”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »