Herriko etxebizitzen fatxadak eraberritzeko eta igogailuak jarri edo aldatzeko 190.000 euro jarriko ditu Eibarko Udalak

Herriko etxebizitzen fatxadak eraberritzeko eta igogailuak jarri edo aldatzeko 190.000 euro jarriko ditu Eibarko Udalak
ETA KITTO 2022, Eka 15

Eibarko Udalak fatxadak zaharberritzeko edota igogailuak jarri eta berritzeko obretarako dirulaguntza deialdia jarri du martxan 2022. urte honetarako. Aurtengo udal aurrekontuetan 190.000 euroko partida bat bideratu da. Honako lanak lagunduko dira diruz: fatxadak zaharberritzea, igogailuak jarri edo ordeztea, igogailuak zero-kotara jaistea ataritik irisgarritasuna bermatzeko (lehendik dauden desnibelak kenduz) edota plataforma jasotzaileak jartzea.

Jon Iraola alkatearen hitzetan: “Programa hau urte luzez egin ondoren, egiaztatu da dirulaguntza huek oso garrantzitsuak direla irisgarritasuna bermatzeko eta eraikinen fatxadak zaharberritzeko, eta, jakitun gara obra horiek gastu handia direla komunitateentzat; horregatik, ahal den neurrian, lagundu nahi diegu herritarrei kostua ez dadin izan eraikinean hobekuntza-lanak ez egiteko arrazoi Gure asmoa da azken urteotan hiri osoan egiten ari diren udal-planak eta irisgarritasuna pixkanaka hobetzeko filosofia auzokideen komunitateetara ere zabaltzea, horrek herritarren bizi-kalitatea hobetzea ekarriko baitu”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »