Eibartik Gasteizera eta Debagoienera joateko autobusak Untzagatik irtengo dira gaurtik hasita

Eibartik Gasteizera eta Debagoienera joateko autobusak Untzagatik irtengo dira gaurtik hasita
2023/04/17 eta kitto!
Ego Gain kalea eta inguruak berrantolatzeko eta berrurbanizatzeko lanak direla eta, gaurtik aurrera hainbat aldaketa izango dira autobus zerbitzu batzuetan: Eibar-Arrasate-Gasteiz, Eibar-Gasteiz (urtegitik), Eibar-Arrasate eta Eibar-Bergara-Arrasate-Eskoriatza lineak Untzaga plazako geltokitik irtengo dira, eta ez Ego Gainetik. Eta linea horien amaiera, Eibarrera iristen direnean, San Juan kaleko geltokian izango da, eta ez Ego Gainen. Nolanahi ere, linea horien ordutegiek ez dute aldaketarik izango. Aldaketak lanak amaitu arte, datozen bost asteetan egongo dira indarrean.