Elgoibarrera doan bidegorria itxita egongo da astelehenetik eguaztenera

Elgoibarrera doan bidegorria itxita egongo da astelehenetik eguaztenera
2022/03/04 eta kitto!
Eibar eta Elgoibar batzen dituen bidegorria itxita egongo da datorren asteko astelehenetik eguaztenera, kontserbazio- eta mantentze-lanak egin behar dituztelako. Hain zuzen ere, harri-lubeta eta zapata egiteko lanak egingo dira bidegorriaren hasieran, 13+900 kilometro-puntuan.

Foru Aldundiak berak jakinarazi duenez, "Bidegorriaren zabalera eta lan horretarako behar den makineria direla eta, bidegorria erabat moztuko da, eta ezin izango da ibilgailuekin pasatu lanak egiten diren bitartean. Lan-ordutegia martxoaren 7tik (astelehena), 07:00etatik, martxoaren 9ra (asteazkena) 18:00etara izango da”.