Errebal Plazako lorategiak berriz landatuko dituzte

Errebal Plazako lorategiak berriz landatuko dituzte
2022/06/16 11:59
eta kitto!
Errebalgo jardin-guneetan dauden landareak eraikina egin zuen enpresak jarri zituen, “baina gehienak kendu edota lapurtu egin dituzte”, Udalaren berbetan. Beraz, “beharrezkotzat jo” dute Errebal Plazako lorategiak berriz landatzea.

Lanak egiteko 50.000 euroko aurrekontua bideratu dute eta estetika hobetzea eta ingurune berdea ematea da helburua. Horretarako, mota eta kolore desberdinetako arrosak eta zuhaixkak landatuko dira, tokiaren ezaugarrien arabera paisajista batek aukeratuak, lorategiak hostotsu eta koloretsu geratzea bermatuz. Gainera, ureztatze automatikoa jarriko da.