Errebalgo orubearen auzia dela eta, Miguel de los Toyos inputatu dute

Errebalgo orubearen auzia dela eta, Miguel de los Toyos inputatu dute
2013/07/23 00:00
eta kitto!

Joan den astean alkatetzan eskainitako prentsaurrekoan, Miguel de los Toyos alkateak Errebalgo ordubearen auzia itxita zegoela adierazi zuen. Etorkizuneko proiektuak erabakitzeko garrantzitsua zelan orain hiru urte hasitako bide judiziala itxita zegoela jakitea. Baina, badirudi ez dela horrela izango. Gaur bertan, Gara eta El País egunkariek kaleratutako informazioaren arabera, Gipuzkoako Auzitegi Probintzialak auzia berraztertzea erabaki du eta lau lagunek deklaratu beharko dute, inputatu gisa: Miguel de los Toyos (gaur egun Eibarko alkate eta orduan Hirigintza zinegotzia), Arantza Etxaniz (Udaleko idazkaria),  Iñaki Serrano (Obra saileko aholkulari juridikoa) eta Elena Juaristi (Udal arkitektoa). Hauez gain, Iñaki Arriola eta Jose Luis Valles ere inputatzeko aukera adierazten du auzitegiak, uztailaren 15ean kaleratutako autoan. Orain hiru urte hasi zen Errebalgo auzia, Aralarrek denuntzia sartu zuenean. Orduan, bai Jose Luis Valles, bai Iñaki Arriola aforatuak ziren, beraz, lehenengo deklarazio ronda honetan ez inputatzea erabaki du Auzitegi Probintzialak.
Autoan azaltzen duenez, Auzitegiko epaileek Eibarko Udalak SPV Eibar Boulevard-i 4,2 milioi eurotan zergatik saldu zion orubea argitu behar dute inputatuek. Gainera, zentro komertziala ez zenez egin, Eibarko Udalak enpresaren kontrako auzirik zergatik ez zuen hasi ere azaltzea nahi dute epaileek.