Errekatxuko 1. eta 5. zenbakien arteko sarbidea urtea amaitu arte itxita egongo da

Errekatxuko 1. eta 5. zenbakien arteko sarbidea urtea amaitu arte itxita egongo da
ETA KITTO 2022, Eka 07

Errekatxu, Bista Eder eta Sansaburu inguruan egiten ari diren lanek hainbat aldaketa eragin dituzte ibilgailuen eta oinezkoen trafikoan. Zehazki, Bista Eder kaleko 12. zenbakian, Sansaburuko 1. eta 3. zenbakietan eta Errekatxuko 4. zenbakian zeuden eraikinak botatzeko lanak amaitu ondoren, orain bide berria egingo da, hain zuzen ere, Eulogio Garate kaleko 29. zenbakia Arane kalearekin lotzeko bidea. Horregatik, urte honen bukaerara arte, ibilgailuen eta oinezkoen sarbidea zeharo itxita egongo da Errekatxuko 1. eta 5. zenbakien artean.

Lan hauek inguruko bizilagunen artean sor ditzakeen eragozpenak aztertu ostean, Udalak etxebizitza-sustapen berriaren ardura duen eraikitzaileari pasabide bat egitea eskatu dio,  “kale horietatik erdigunera sarbide zuzena bermatzeko, betiere, obrek hori egitea ahalbidetzen badute”.

Jakinarazi dutenez, “gaurtik aurrera, zabalik egongo da Errekatxutik Bista Ederrerako espaloietako bat, eta, horretarako, behar den babesa jarri da, bertatik igarotzen diren oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Behin-behineko oinezkoentzako pasabide hori ahalik eta denborarik gehienean egongo da zabalik, harik eta obren gauzapenak uzten duen arte. Hala eta guztiz ere, Errekatxu eta Eulogio Garate arteko pasabide bat egiteko aukera aztertzen ari da, gaur egungo behin-behineko oinezkoen pasabidea itxi behar denerako”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »