Euskal Trenbide Sareak hainbat neurgailu jarriko ditu trenak herritik pasatzean ateratzen duen zarata zehazteko

Euskal Trenbide Sareak hainbat neurgailu jarriko ditu trenak herritik pasatzean ateratzen duen zarata zehazteko
ETA KITTO 2022, Ots 28

Euskal Trenbide Sarea (ETS) entitate publikoa zarata eta bibrazioak neurtzeko aparatu batzuk jartzen hasi  da trenbidean, San Juan kalearen amaieraren eta Torrekuako Eibarko Ospitale inguruaren artean. Neurgailu horiek —haietako lau zaratarako eta bat bibrazioetarako— trenak eremu horretatik igarotzean sortzen dituen bi parametro horien mailak zehaztea du helburu, datuak jaso eta, ondoren, eragin akustikoari buruzko azterlan bat egiteko. “Behin azterketa hori eginda, hala erabakiz gero, trenbidearen ibilbidetik gertu dauden eraikinetan zaratak eta bibrazioek eragiten dituzten afekzioak murrizteko hartu beharreko neurri zuzentzaileak planteatuko dira”, azaldu dute Udaletik.

 Urteetan zehar trenaren zaratak hiritik igarotzean eibartar batzuei eragiten dizkien kalteen inguruko kezka helarazi zaio Udaletik Euskal Trenbide Sareari, bai eta neurri zuzentzaileak ezartzeko eskaera egin ere. Horregatik, “espero dut orain hasiko den prozesu honek hobekuntza bat ekartzea trenbidetik gertuen bizi diren herritarrei”, esan du Jon Iraola Eibarko alkateak.  HEMEN daukazue Informazio gehiago.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »