Gaurtik aurrera egongo dira zabalik Errebaleko garaje berriak

Gaurtik aurrera egongo dira zabalik Errebaleko garaje berriak
2021/09/06 eta kitto!
‘Errebal Plazia’ eraikinak beste gune bat irekiko du gaur, -2 solairuko garajea hain zuzen ere. 101 aparkaleku ditu guneak eta horietatik 98 esleitu dira (kasu batean adjudikaziodunak uko egin dio plazari, eta mugikortasun murriztuko pertsonei zuzendutako bi plaza hutsik geratu dira. Bi plaza horiek laster eskainiko dira berriz ere). Dagoeneko, esleitutako ehun aparkalekuen onuradunak Errebal kaleko bulegora joan daitezke kontratua sinatzera eta giltzak jasotzera.

Hurrengo pausoa -1 solairuko aparkaleku publikoa zabaltzea izango da. Gune horrek beste 100 aparkaleku izango ditu eta txandakakoa izango da. Datozen egunetan egingo da irekiera, seinalizazio bertikala amaitu ondoren.