Hasi dira zabor organikorako pedaldun edukiontziak ipintzen

Hasi dira zabor organikorako pedaldun edukiontziak ipintzen
2020/04/16 19:02
eta kitto!
Hilabete honetan hasi dira Debabarreneko Mankomunitatekoak zabor organikorako kontenedoreetan pedalak ipintzen, Udalak hala eskatuta. Herritarrek askotan eskatu duten arren, ezin izan diote eskaerari orain arte erantzun, diotenez, “irekitze-sisteman txipa eta pedala konbinatzen zituen edukiontzirik ez zegoelako merkatuan, baina Mankomunitateak horiek eskura ditu dagoeneko, eta Eibarko auzoetan ezartzen hasi da hilabete honetan”. Azpimarratu dutenez, neurria une ezin aproposagoagoan ailegatu da, sistema berriari esker ez delako heldulekurik ikutu behar eta, beraz, COVID-19ren hedapena oztopatzen du.

Oraingoz, pedala duten edukiontzi k kale hauetan ipini dituzte: Ipurua, 1; San Kristobal, 25; San Kristobal, 10; Sostoatarren, 10, Urki, 2; Urki, 17; Urki, 27; J.A. Iturrioz, 1; Polonia Etxeberria, 19; Polonia Etxeberria, 24; Eibarko Txikito, 12; Miguel de Aginaga, 5; Txaltxa Zelai, 2ac; Txaltxa Zelai, 24; Bista Eder, 8; Errekatxu, 11; Txonta, 2; Txonta, 17; Txonta, 42; Urtzaile, 2; Barrena, 8; Barrena, 21; Barrena, 22; Barrena, 34; Barrena, 40; Murrategi, 2; Azitain-Bide, 4; Ubitxa, 3; Ubitxa, 16; Indalezio Ojanguren, 1; Egigurentarren, 1; Jose Antonio Gisasola, 8; Isasi, 22; Untzaga, 7; Fermin Calbeton, 4; Errebal; Julian Etxeberria, 1; San Juan, 1; San Juan, 9; Ego-Gain, 5; Ego-Gain, 6; Egazelai, 6; eta Ardantza, 11.