Hondatuta dauden baldosak aldatuko dituzte Urkizuko parkean

Hondatuta dauden baldosak aldatuko dituzte Urkizuko parkean
2022/01/25 11:24
eta kitto!
Urkizuko parkean hondatuta dauden baldosak aldatzeko lanak hasi ditu Udalak, auzokoek hala eskatu eta gero. Zehazki, Urkizuko 22. zenbakiaren eta dorreen arteko igarogunean dagoen azalera (137 metro karratu) konponduko dute eta lanak otsaileko lehen hamostaldian egitea aurreikusi dute. Lanek 17.100 euroko kostua izango dute.

Udaletik esan dutenez, “parkeko zoruak baldosa gris lisoko egitura bat dauka, eta urteekin, hondatzen joan da eta lauza batzuk apurtu dira. Toki hori asteroko azokara joaten diren saltzaileen ibilgailuentzako nahitaezko pasabidea da eta horrek ere eragin du baldosak hondatzea. Gainera, gaur egungo azalera arriskutsua da oinezkoentzat, higaduraren ondorioz irristakorra delako eta jendea jausi daitekeelako”.