LED argiak jarriko dituzte Azitaingo industrialdean eta Romualdo Galdos kalean

LED argiak jarriko dituzte Azitaingo industrialdean eta Romualdo Galdos kalean
2021/10/21 eta kitto!
Udalak 107 LED argi jarriko ditu Azitaingo industrialdeko eta Romualdo Galdos kaleko faroletan, Eibarko kaleak energia-eraginkortasuneko sistemez pixkanaka-pixkanaka hornitzeko. Azitainen 74 argi berri jarriko dituzte eta 33 Romualdo Galdosen.

Azitaingo industrialdean argiak aldatzeak urtean 56.655 KWH-ko aurrezpena ekarriko du energia-kontsumoan; eta Romualdo Galdosen kasuan, urteko aurrezpen zenbatetsia 12.399 KWH-koa izango da, argi berrien potentzia txikiagoari eta kontsumo urriagoari esker. Horrela, egindako kalkuluen arabera, inbertsioa sei urte baino gutxiagoan egongo da amortizatuta, energia-kontsumoaren faktura txikiagoa izango delako Izan ere, bi ekintza hauen inbertsioa 47.131,68 eurokoa izan da; 7.838 Energiaren Euskal Erakundeak finantzatu ditu dirulaguntza baten bidez, eta gainerakoa Udalaren kontura izan da. Elektrikarien Udal Lantaldea ari da argiak jartzen, bere bitarteko propioekin.