Legarreko aparkaleku-gune berria zabaldu dute, 56 plazarekin

Legarreko aparkaleku-gune berria zabaldu dute, 56 plazarekin
ETA KITTO 2022, Abe 14

Obrak amaitu ondoren, 30 aparkaleku gehiago daude orain Legarre auzoan (lehen 26 zeuden), guztira 56 plaza dituen aparkaleku-gunean, saihesbidetik Legarre auzora sartzeko bidean.

Lerroan eta baterian aparkatzeko aukera egongo da (behar bezala seinaleztatuta dago) eta, horrez gain, espaloiak eraiki dira, asfaltatu egin da eta seinaleak eta argiak jarri dira. Horretarako, 640.259 euro bideratu ditu Udalak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »