Next Generation Funtsek 2.150.000 euroko partida bideratu dute Txonta auzoko birgaitze integralaren proiekturako

Next Generation Funtsek 2.150.000 euroko partida bideratu dute Txonta auzoko birgaitze integralaren proiekturako
2022/07/06 eta kitto!
Eibarren 2.150.000 euro jasoko ditu Next Generation Europako Funtsetatik Txontako birgaitze integralaren proiektua garatzeko. Horrela, diru hori Eusko Jaurlaritzak (2.535.000) eta Eibarko Udalak (400.000) lehendik jarritako diru-kopuruari gehitzen zaio, dagoeneko martxan dagoen eta Udalaren berbetan “erritmo onean” doan egitasmoa lantzeko.

Proiektuan Txonta auzoko 187 etxebizitza daude sartuta (bi atarik ez sartzea erabaki zuten) eta horietatik 75ek eskuratu ahal izango dute Next Generation Europako Funtsetatik jasotako partida, “proiektuaren hasiera-data eta hura jasotzeko ezarritako energia aurrezteko portzentajeak betetzen dituztelako”, Udalak dioenez.