Saihesbidearen Estaziñoko sarbidea itxiko dute bihar, Ermutik datozenentzat

Saihesbidearen Estaziñoko sarbidea itxiko dute bihar, Ermutik datozenentzat
2023/04/17 10:48
eta kitto!
Euskal Trenbide Sareak Estaziño eta Azitain arteko trenbidearen estalduraren lanerako kontratatu duen enpresak N-634 saihesbidean mozketa bat egin behar du eta, hori dela eta, bihartik hasita maiatzaren 9ra arte, Ermua-Eibar noranzko errailaren Estaziñoko sarbidea itxita egongo da, alde horretan dagoen parkean egingo diren lanen ondorioz. Gainera, eremu horretan sarbide berri bat prestatuko da, obraren kamioiak eta beste gailuak sartu ahal izateko. Beraz, Ermutik datozenek beste edozein sarbide hartu beharko dute Eibarrera sartzeko. Horrekin batera, saihesbidearen aldamenean dagoen oinezkoentzako bidea itxita mantenduko da, “trenbidearen estalduraren lanak egiten diren bitartean segurtasuna bermatu ahal izateko”.