Errekatxuko etxebizitzen promozio berriaren baitan, Bidebarrieta eta San Agustin kaleetan egiten ari diren lanak direla eta, San Agustin kalea trafikoarentzat itxiko da bihartik aurrera, zehazki uztailaren 19ko goizeko 08:00etatik uztailaren 22ko arratsaldeko 19:00ak arte. Ostean, kalea zabalik egongo da asteburuan, uztailaren 22ko arratsaldeko 19:00etatik uztailaren 26ko 08:00ak arte, eta berriz ere itxi beharko da egun horretatik uztailaren 29ko arratsaldeko 19:00ak arte. Bestalde, oinezkoak normaltasunez ibili ahalko dira San Agustin kalean zehar, eta autoak zamalanak burutzeko sartu ahalko dira.
#bidebarrieta#Errekatxu#errepide#lan#obra#trafikosanagustin